F.A.Q.
& Arauak
Dabadaba espazio inklusiboa eta intolerantea da jarrera sexista, homofobo, arrazista, klasista eta bidegabeekin.
Eman begiratu bat gure funtzionamendu-arauei eta argitu zenbait zalantza.
Sarrerak eta ekitaldiak
Ekitaldiak fitxan, programatuta ditugun aktibitate guztiak ikusi ahal izango dituzu, eta ekitaldi bakoitzaren barruan kanpoko esteka bat aurkituko duzu a DICE.FM-ri lotuta dagoena, hau da, tiketak kudeatzeko erabiltzen dugun plataformarekin.
Sarrera erosteko, DICE aplikazioan sartu edo webgunetik alta eman beharko duzu. Sarrerak DICE aplikazioan gordetzen dira zure telefono mugikorrean.
Gainera, zure musika-lehentasunekin bat datozen ekitaldien gomendioak aurkituko dituzu aplikazioan.
Bai, baldin eta aldez aurretik sarrerak agortu ez badira. Leihatila, ekitaldiaren info-an adierazitako ate irekien orduan jarriko da martxan.
Ez! Nahikoa izango da kodea zure tlf-an erakustea. Mugikorra erabilgarri ez baduzu, nahikoa izango da zure izena eta NANa leihatilan edukitzearekin.
KONTZERTUETARAKO online sarrerak agortzen direnean, esan nahi du salgai jartzen ditugun sarreren % 100 agortu direla. Horrek esan nahi du EZ dugula sarreren ehuneko bat erreserbatzen kontzertuetan leihatilan erosteko.
Bestalde, DICE-en izena eman dezakezu ekitaldiaren itxaron-zerrendan jartzeko, eta joan ezin diren pertsonen sarrerak edo ekitaldiaren eguneratzeen ondorioz eskuragarri dauden sarrerak eskuratzeko aukera izango duzu.
Gaueko ekitaldien kasuan, hau da, CLUB FORMATUAN, ekitaldiaren araberakoa izango da. Jarri gurekin harremanetan!
Normalean, eta kontrakoa esan ezean, ateak ireki eta ordubetera hasten dira kontzertuak. Ez dugu kontzertuen ordutegi finkorik, ohikoena, kontzertuen kasuan, 20: 00etatik 23: 30erako iraupena edukitzen dute gutxi gorabehera.
Klubeko gauak, normalean, 00: 00etatik 06: 00etara izaten dira ostiral eta larunbatetan.
Oro har, kontzertuetarako online salmenta ekitaldiaren egun bereko 17: 00etan ixten da, kontrakoak adierazi ezean.
Klubeko gauetarako online salmenta 22: 30ean itxiko da gutxi gorabehera.
Ez, eta oraingoz ez dugu aurreikusten etorkizunean zerbitzu hori ematea.
Dabadaba espazio inklusiboa da, errespetuzkoa eta diskriminaziorik gabekoa, eta bisitatzen gaituzten pertsonei gauza bera eskatzen diegu. Hau da, ez da onartuko jarrera bortitzik, ezta errespetu gabekoak, diskriminatzailerik, iraingarririk...
Gure ekitaldiak normaltasunez egiteko beharrezkoak diren baldintzak errespetatzen ez dituzten pertsonei ekitaldietara sartzen ez uzteko eskubidea gordetzen dugu.
Mugikorrarekin argazkiak eta bideoak atera ditzakezu, baina saiatu antzezten ari diren pertsonei ezz molestatzen, eta flash-a itzali. Hala ere, gure gomendioa zuzenekoaz gozatzea da.
Argazki- edo bideo-ekipo profesionalak helburu pertsonal edo profesionalekin erabiltzeko, idatz iezaguzu lehenik.
Idatz iezaguzu prensa@guajirasicodelica.com helbidera
1. Ekitaldia ezeztatu edo atzeratu egiten da,
2. Sustatzaileak zure errenboltsoa eskatzen edo onartzen digu,
3. Edo itxaron-zerrendan sartzea (ekitaldia agortuta badago) eta beste pertsona batek erostea erabakitzen badu. Kontuan izan funtzio hau ez dagoela aktibatuta ekitaldi guztietarako.
Ekitaldira joaterik ez baduzu, edo ekitaldira joatea edo streama ikustea eragozten dizun ezustekoren bat sortzen bada, ezingo dizugu dirua itzuli.
Ezeztatzen bada, DICEk SMS bat bidaliko dizu abisatzeko, eta automatikoki sarreren errenboltso osoa egingo dizugu.
Ekitaldia atzeratzen bada eta berriro programatu bada, abisatu egingo dizugu eta zure sarrerak data berrirako balioko du. DICEk SMS edo mail bat bidaliko du sarrera duten pertsona guztiei, eta app-a eguneratuko dugu data berri bat baieztatu bezain laster.
Behin iragarrita, data berria ondo ez badatorkizu, idatzi laguntza@dice.fm helbidera dirua itzultzeko eskatzeko. Dirua itzultzea eskatzeko epe bat badago, mezuan adieraziko dute.
* KANPOKO SUSTATZAILEEK PROGRAMATUTAKO EKITALDIETAN, POLITIKAK ALDATU EGIN DAITEZKE.
Bai! Askotan egiten diegu kasu zuen eskaerei. Batez ere artista berriak badira. Asko gustatzen zaigu gure publikoaren artista gogokoenak zeintzuk diren jakitea.
Aretoa
Mundaitz kalearen 8an gaude, Egia auzoan, Donostian. Tabakaleratik eta Cristina Enea parketik oso gertu, eta Renfeko tren geltokitik 5 minutura, aldiriak eta tren nazional guztiak gelditzen diren geltokitik gertu.
Udal autobusen 9 eta 42 lineek aretotik 3 minutura utziko zaituzte oinez.
Ez dugu aparkaleku propiorik, baina aretoaren inguruan aparkaleku arautu dezente daude. Gainera, Atotxako aparkalekuak eta Autobus Geltokia-rena oso gertu dituzu.
Bai, leihatilan bertan arropazain bat dago.
Aretoko terrazarako sarbidea eskailera-maila bat da, eta oraingoz ez dugu hori konpontzeko modurik :-(. Gainerakoan, bai Dabadaba bai sarbidea ematen dion kale kantoia oztopo arkitektonikorik gabeko lekuak dira. Idatzi honi buruz duzun edozein kontsultarako, ahalik eta ondoen egokitzen saiatuko gara.
Terrazan erre ahal izango duzu (COVID araudiak baimentzen badu). DBDB zigarrokinik gabe mantentzeko hautsontziak ere erabili ahal izango dituzu.
Barruan debekatuta dago erretzea, jakina. Gure segurtasun-langileek beti zaintzen dute arau hori betetzen dela, eta betetzen ez bada, aretotik berehala kanporatzeko arrazoia izan daiteke.
Kontzertuetan, nahi dituzuenak (edo artistek onartzen dituztenak). Gauez, ez egitea eskatzen dizuegu, dantzan ari den jendearen intimitatea errespetatzeagatik. Eta, jakina, flashik ez erabiltzea eskatzen dizuegu.
Dantzarako giro egokia sortzen saiatzen gara, denok eroso senti gaitezen. Kameren flashek eta linternek inguruan duzun jendea liluratzen dute eta DJak deskontzentratzen dituzte. Gainera, jende askori ez zaio gustatzen besteen bideoetan dantzan ateratzea.
Jar zaitez gurekin harremanetan dabadabass.com/objetosperdidos helbidean eta laguntzen saiatuko gara
Ez! (Ikusi sarbide-politikari buruzko galdera)
Sarbidea
Dabadaba espazio inklusiboa da, errespetuzkoa eta diskriminaziorik gabekoa. Gauza bera eskatzen diegu bisitariei. Hau da, ez da onartuko inolako jarrera bortitz, errespetugabe, diskriminatzaile edo iraingarririk.
Kontzertuetara bai. 16 urtetik beherakoak, legezko tutore batek lagunduta, eta 16 urtetik aurrera konpainiarik gabe (baina alkohola edan ezinik).
Normalean 00: 00etatik aurrera egiten diren klubeko ekitaldietan, sarrera 18 urtetik gorakoentzat da soilik.
Jarrera bortitzak, errespetugabeak, diskriminatzaileak edo iraingarriak erakusten edo erakutsi dituzten pertsonei bakarrik ukatzen diegu sarrera. Nahi duzun bezala jantzi dezakezu, baina dantzara bazatoz oinetako erosoak gomendatuko dizkizugu, litekeena da musika fuegote izatea. ; -)
Ez, segurtasunagatik objektu hauek arropazaindegian uzteko eskatuko dizuegu.
Idatz iezaguzu info@dabadabass.com helbidera.
Kontaktatu gurekin
Idatz iezaguzu dabadaba.programacion@guajirasicodelica.com helbidera.
Aunque este portal puede estar vinculado a otras páginas, ello no implica, ya sea directa o indirectamente, la aprobación, asociación, patrocinio, respaldo o afiliación por nuestra parte a dichas páginas salvo que se indique específicamente en este escrito.
Debería revisar cuidadosamente las cláusulas legales y otras condiciones de uso de las páginas web a las que acceda mediante enlaces de este Sitio web. Su vinculación con otros portales o páginas web externas queda bajo su propia cuenta y riesgo.
Idatz iezaguzu dabadaba@guajirasicodelica.com helbidera.
Idatz iezaguzu contratacion@guajirasicodelica.com helbidera
Idatz iezaguzu dabadaba.reservas@guajirasicodelica.com helbidera.
Idatz iezaguzu dabadaba@guajirasicodelica.com helbidera.